Durangaldea bisitatuko dute Urdaburukoek
Azaroaren 20an Durangaldea bisitatuko dute Urdaburu Mendizale Elkarteko kideek. Ardoaren eta arrainaren bidea deitutako ibilaldien baitan, zazpigarrena egitera doaz. Ibilbidea Olaetatik Durangora izango da, eta bidean, Orisol menditik eta Atxarteko bai...
Azaroaren 20an Durangaldea bisitatuko dute Urdaburu Mendizale Elkarteko kideek. Ardoaren eta arrainaren bidea deitutako ibilaldien baitan, zazpigarrena egitera doaz. Ibilbidea Olaetatik Durangora izango da, eta bidean, Orisol menditik eta Atxarteko bailaratik pasatuko dira. Zeharkaldia, guztira, sei ordu eta erdikoa izango da. Parte hartzeko izena eman beharko da aurretik Urdabururen egoitzan edo 943 52 78 79 telefono zenbakian.