Igandean egingo da 46. Behobia-Donostia lasterketa, eta urtero legez, hainbat aldaketa izango dira trafikoan. Udaltzainek jakinarazi dutenez, 11:00ak eta 14:30ak bitartean, Euskadi etorbideko zirkulazioa mugatu egingo dute Trintxerpen, eta barrutira sa...
Igandean egingo da 46. Behobia-Donostia lasterketa, eta urtero legez, hainbat aldaketa izango dira trafikoan. Udaltzainek jakinarazi dutenez, 11:00ak eta 14:30ak bitartean, Euskadi etorbideko zirkulazioa mugatu egingo dute Trintxerpen, eta barrutira sartzeko eta irteteko portutik desbideratuko dute trafikoa.
San Pedroko autobusak, bestalde, Eskalerrillasen baino ez ditu bidaiariak hartuko.
Azkuene kaleko irteera itxita egongo da, eta ondorioz, barrutiko goialdeko bizilagunek Arrandegi kaletik irten beharko dute. Igotzeko berriz, Marinelen aldapa erabili beharko dute.
Azkenik, Lezoko bidegurutzea 10:45etik 12:30era itxita egongo dela kontuan hartu beharko dute sanjuandarrek.