Zaisa-Ospitala, Olaberria-Larreaundi-Ospitala eta hirugarren autobus-lineek ibilbidea aldatuko dute.
Autobus zerbitzuan eragingo du etzi Pausutik abiatuko den eta Irun zeharkatuko duen Behobia-Donostia herri lasterketak. Zaisa-Ospitala autobus-lerroa ezingo da 09:00etatik aurrera Behobian sartu; Oxinbiribileko biribilgunean izango du azken geltokia. 10:15 eta eguerdia bitarte Ospitala eta Hondarribia kalea lotuko ditu soilik. Ordutegi berean Olaberria-Larreaundi-Ospitala zerbitzua bertan behera geratuko da. Hirugarren autobus-lineari dagokionez, 10:15etik 12:00etara, ez da joaneko ibilbidean Nafarroa kaletik igaroko, eta itzulerakoan Urantzutik ere ez. Aipatu aldaketek kaltetutako geltokiak anulatuko dira, eguerdira arte.