Asteburu mikologikoa antolatu du Basari Elkarteak

XI. Asteburu Mikologikoa antolatu du Basarik, hilaren 13rako eta 14rako. Larunbatean Gure Zumardian bilduko dira, 07:30ean, perretxiko bila irteteko. Norbere kaxa joateko aukera ere ematen dute. Parte-hartzaileek 12:00etatik 14:30ak bitartean jasotako perretxiko guztiak Azokan entregatu beharko dituzte. Ahalik eta espezi gehien bildu nahi dituzte, baina perretxiko bakoitzeko ale bana biltzeko deia egin dute. Sailkapena Azokan egingo dute, 16:30etik aurrera, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzaz, eta erakusketa igandean izango da, 10:00etatik 13:30ak bitartean Gure Zumardian. Nahikoa perretxiko bilduko balituzte dastatzeko aukera ere izango da, Basarin. Onddoz osaturiko sortarik ederrenari saria emango diotela jakinarazi dute antolatzaileek. http://www.megaupload.com/?d=MQ3ZWO8T

Asteburu mikologikoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.