Portuak itxita jarraitzen du
Denboralearen eraginez portuak itxita jarraitzen du, Portuko Agintaritzako iturriek jakinarazi berri dutenez. Olatuak handiegiak dira oraindik bokalearen kanpoaldean eta horrek ezinezkoa egiten du praktikoen lana. Honenbestez bost merkantzia ontzi daud...
Denboralearen eraginez portuak itxita jarraitzen du, Portuko Agintaritzako iturriek jakinarazi berri dutenez. Olatuak handiegiak dira oraindik bokalearen kanpoaldean eta horrek ezinezkoa egiten du praktikoen lana. Honenbestez bost merkantzia ontzi daude bokalearen beste aldean porturatzeko zain, eta lau merkantzia ontzi daude portu barruan barealdia noiz etorri eta itsasoratzeko zain.