EA: “Portuko Administrazio Kontseiluan Pasaiaren ahotsa entzun dadin oztopatzen ari dira”
Maider Ziganda alkateak Portuko Administrazio Kontseiluan ez parte-hartzea. Horixe da, EAren iritziz, Pasaiako PSE–EEren , EAJren, eta PPren zinegotzien helburua. Gogor gaitzetsi du EAk lehengo larunbateko plenoan jazotakoa, eta “Pasaiaren ...
Maider Ziganda alkateak Portuko Administrazio Kontseiluan ez parte-hartzea. Horixe da, EAren iritziz, Pasaiako PSE–EEren , EAJren, eta PPren zinegotzien helburua. Gogor gaitzetsi du EAk lehengo larunbateko plenoan jazotakoa, eta “Pasaiaren ahotsa Portuko Administrazioan entzun dadin oztopatzeko” helburuz “bere burua baino ordezkatzen ez duen transfuga baten laguntza” erabiltzen ari direla salatu du. Aipatu alderdiek “udalerriaren interesen kontra” ari direla dio EAk. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren jokaera kritikatu dute, Maider Ziganda Portuko Administrazio Kontseiluan parte har dezan nahita atzeratzen ari delakoan.