Dastatze eta Elkartze afariak Hondarribian egingo dituzte
Hondarribiko hamar jatetxek Dastatze eta Elkartze Afarien zazpigarren edizioan parte hartuko dute. Abarka, Alameda,Arroka Berri, Batzoki, Enbata, Laia, Jaizkibel Hotela, Mamutzar, Sebastián eta Sugarri jatetxeek dastatzeko hamar menu eskainiko dituzte, 50 ardo, 17 upeltegi eta 13 jatorrizko deiturarekin. Bihar hasi eta abenduaren 3a arte zita berezia izango da Hondarribian.
Hondarribiko Ostalaritza elkarteak gastronomiaz eta ardo hoberenaz gozatzeko programa anitza antolatu du, eta hamar zita izango dira Dastatze eta Elkartze Afarien VII. edizioan. Aurtengo afariak azkeneko urteetako berezienak izango dira, izan ere, 50 ardo, 17 upeltegi eta 13 jatorrizko deitura ez dira inoiz izan. Honela, aurtengo jardunaldietan gustu guztitako proposamenak dastatzeko aukera izango da, eta gastronomia zaleek intentsitate handiko proposamenak izango dituzte mahai gainean.
Bihar ekingo diete jardunaldiei Hondarribiko Alde Zaharrean kokatuta dagoen Mamutzar jatetxeko Joxema de la Parra sukaldariarekin. Ostiraleko afaria aldiz, Rio Bidasoa Hoteleko Sugarri jatetxeko Bixente Muñozen eskutik izango da. Bi menu berezi izango dira, eta baita bi bodega upeltegi ezberdin, Valdeorras eta Ribera de Duero.