Kolpe gogorra jaso du Donibane-Pari Berrik
Areto futbolean dabilen Donibane-Pari Berrik 0-8 galdu zuen Idiazabal-Pilarrenea jatetxearen kontra. Zazpigarren jardunaldia jokatuta, hamaikagarren postuan jarri da talde arrosa Gipuzkoako Lehen Mailako sailkapen orokorrean.
Ez zuen egun ona izan joan den larunbatean Donibane-Pari Berri taldeak. Kontrarioak, Idiazabal-Pilarrenea jatetxeak, zortzi gol sartu zizkion talde arrosari, eta herriko taldeak ez zuen gol bakar bat ere sartu, horretarako aukerak izan bazituen ere. Denboraldiko zazpigarren jardunaldia jokatu zuen Gipuzkoako Ligako Lehen Mailan dagoen talde arrosak.
Jardunaldi hori jokatuta, hamaikagarren postuan jarri da Donibane-Pari Berri sailkapen orokorrean. Guztira sei puntu batu ditu zazpi jardunalditan.