Hoyostarrek seigarren postuan bukatu dute denboraldia
Euskadiko Atzeko Kopako sailkapen nagusiko seigarren postuan bukatu dute denboraldia Patxi Hoyos eta bere iloba Inhar Hoyos errenteriarrek. Atzeko Koparako puntuagarria izan zen Donostia Hiria XII. Rallysprintean parte hartu zuten joan den larunbatean...
Euskadiko Atzeko Kopako sailkapen nagusiko seigarren postuan bukatu dute denboraldia Patxi Hoyos eta bere iloba Inhar Hoyos errenteriarrek.
Atzeko Koparako puntuagarria izan zen Donostia Hiria XII. Rallysprintean parte hartu zuten joan den larunbatean Hoyostarrek. Denboraldiko azken proba izan zen errenteriarrentzako eta laugarren postuan bukatu zuten.
Jaizkibel eta Ingelesaren Gazteluaren arteko ibilbidea hiru bider egin behar izan zuten Hoyostarrek. Guztira, 162 kilometro.
Lehenengo itzulian makala aritu ziren errenteriarrak. “Ostiralean frenoaren disko berriak jarri genizkion autoari eta aldaketa asko nabaritu genuen”, esan du Patxi Hoyosek.
Urriaren 16an Gernikako XVII. Rallusprintean autoko aurreko gurpilen frenoaren diskoa apurtu zitzaien lasterketa hasi eta berehala, eta ondorioz, lasterketa utzi behar izan zuten.
Sailkapenean gora
Lehenengo itzulian ez bezala, azkeneko bi itzulietan lan bikaina egin zuten gidari errenteriarrek eta larunbateko probako sailkapenean laugarren postuan bukatzea lortu zuten.
Horri esker, Euskadiko Atzeko Kopako sailkapen nagusian postu bat hobetzea lortu dute. Hurrengo denboraldia otsaila bukaera aldera hasiko dute Hoyostarrek.