Landa Garapeneko sailak hainbat nekazal bideetan egokitze lanak egin ditu. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak azaldu duenez, «Gero eta gehiago erabiltzen dira dira bideak, eta askotan pisu askoko ibilgailuak pasatzen direnez, urteroko mantenimendua egin behar da». Krisia dela eta, sailaren aurrekontua gutxitu egin da. Hori dela eta, urtero bide oso bat edo bi konpontzen bazituzten, aurten zazpi gune konkretu konpondu dituzte, baina ez jarraiak.
Hobetu diren guneak ondorengoak izan dira: Larrezuritik Kattalinera doana, Simonenea baserriko bihurgunea, Jaizubiko Paperki inguruko bidegurutzea, Arotz-Eneatik Mediamborda baserrira doan bidea, Eliz-Azpi baserrirako sarrera, Elizberri eta Elizgarai baserrien arteko bidegurutzea eta Marikinenea baserri ondoko bidea, Arkoll auzoan. Guztira 300 m2 bide konpondu dituzte, 134.030 euroko inbertsioarekin.