Hendaiako Itsas etorbidearen proiektuari buruzko bilkura irekia
Itsas etorbidearen berrantolatzeari buruzko bilkura irekin eginen dute bihar 19:00etan, Zokoburuko mintzaldi aretoan. Arazo tekniko eta ekonomikoak zirela eta Ondarraitzeko etorbidea berrantolatzerako lehiaketa bertan behera geratu ondoren, herriko zerbitzu teknikoek hainbat bilera izan dituzte auzo batzordeekin.
Itsas etorbidearen berrantolatzeari buruzko bilkura irekin eginen dute bihar 19:00etan, Zokoburuko mintzaldi aretoan. Arazo tekniko eta ekonomikoak zirela eta Ondarraitzeko etorbidea berrantolatzerako lehiaketa bertan behera geratu ondoren, herriko zerbitzu teknikoek hainbat bilera izan dituzte auzo batzordeekin. Hitzordu horien ondotik, txostenaren aintzinatze-egoera aurkeztuko dute bihar, eta biztanleen oharrak eta iradokizunak jasoko dituzte. Hendaiako auzapez Jean-Baptiste Salaberrik, hautetsiek eta Zerbitzu Teknikoen Zuzendariak animatuko dute bilkura.