Denboraleak kalteak eragin ditu kostaldeko herrietan
Ez da giro kostaldeko herrietan. Denboraleak kalte ugari eragin ditu, batez ere itsas gorarekin batera eta olatu handien eraginez. Pasaian, esaterako, metro erdiko altuera hartu du urak Donibaneko Santiago plazan, eta alde zaharreko bizilagunek etxeetara sartu eta irteteko arazoak dituzte une hauetan. Plazan dagoen Yola Elkartean ur asko sartu da eta itxita dago gaur goizaz geroztik. Camara jatetxea ere urak hartu du, eta arratsalean Itziar tabernara ere sartu da ura. Goizean, udaleko zerbitzuetako langileak oholak jartzen aritu dira arratsaldeko itsas gorarekin sor zitezkeen kalteak arintze aldera, baina olatuek kaleak hartu ditu bigarrenez. San Pedron, bestalde, Torreatzeko pasealekua prezintatu du Udaltzaingoak. Portua trafikora itxita eta arrantza ontziak kaian lotuta Portua atzoko 20:00az geroztik dago itxita, olatu handiek arriskutsu egiten dutelako praktikoen lana. Ondorioz, bi ontzi dauden bokalearen kanpoaldean porturatzeko zain. Barruan dauden merkantzia ontziak, berriz, ezin irten geratu dira. Portu barruan zamalanak, tentuz, baina egin ahal izan dituzte Arrantza ontziak, bestalde, kaian lotuta geratu behar izan dute, bai Pasaian, baita Hondarribiko portuan ere. Petrilak behera Hondarribian, Butroi Pasealekuko petrila puskatu dute olatuek, Beleztarren Markes kalearen inguruan, ia lau metro duen horma behera bota dute olatuek. Kai muturreko pasealekuaren sarrera itxi behar izan zuten, olatuek bidea gainditzen zutelako. Gauean, bestalde, Portuko kale [...]
Ez da giro kostaldeko herrietan. Denboraleak kalte ugari eragin ditu, batez ere itsas gorarekin batera eta olatu handien eraginez. Pasaian, esaterako, metro erdiko altuera hartu du urak Donibaneko Santiago plazan, eta alde zaharreko bizilagunek etxeetara sartu eta irteteko arazoak dituzte une hauetan. Plazan dagoen Yola Elkartean ur asko sartu da eta itxita dago gaur goizaz geroztik. Camara jatetxea ere urak hartu du, eta arratsalean Itziar tabernara ere sartu da ura. Goizean, udaleko zerbitzuetako langileak oholak jartzen aritu dira arratsaldeko itsas gorarekin sor zitezkeen kalteak arintze aldera, baina olatuek kaleak hartu ditu bigarrenez.
San Pedron, bestalde, Torreatzeko pasealekua prezintatu du Udaltzaingoak.
Portua trafikora itxita eta arrantza ontziak kaian lotuta
Portua atzoko 20:00az geroztik dago itxita, olatu handiek arriskutsu egiten dutelako praktikoen lana. Ondorioz, bi ontzi dauden bokalearen kanpoaldean porturatzeko zain. Barruan dauden merkantzia ontziak, berriz, ezin irten geratu dira. Portu barruan zamalanak, tentuz, baina egin ahal izan dituzte
Arrantza ontziak, bestalde, kaian lotuta geratu behar izan dute, bai Pasaian, baita Hondarribiko portuan ere.
Petrilak behera
Hondarribian, Butroi Pasealekuko petrila puskatu dute olatuek, Beleztarren Markes kalearen inguruan, ia lau metro duen horma behera bota dute olatuek. Kai muturreko pasealekuaren sarrera itxi behar izan zuten, olatuek bidea gainditzen zutelako. Gauean, bestalde, Portuko kale batzuk argindarrik gabe geratu ziren.
Hendaian ere izan zen arazorik. Olatuek itsas pasealekuko hormaren zati handia bota dute, eta trafikoa eragozten duten harriak erori ziren errepidera.