Beramendiren gaiak hautsak harrotu ditu
Pasa den astean Oiartzungo Udal Gobernu Taldeko, EAko eta Antikapitalistak-eko ordezkariek salatu zuten Martin Beramendi alkate ohiak “gehiegikeriak eta lege hauste larriak” egin zituela 2003-2007 legegintzaldian. OiartzunBaik erantzun zuen...
Pasa den astean Oiartzungo Udal Gobernu Taldeko, EAko eta Antikapitalistak-eko ordezkariek salatu zuten Martin Beramendi alkate ohiak “gehiegikeriak eta lege hauste larriak” egin zituela 2003-2007 legegintzaldian.
OiartzunBaik erantzun zuen, difamazio kanpaina dela Udal Gobernu Taldeak hasitakoa, eta bere gaitasun eza estali nahi duela gobernuak.
Herrian hautsak harrotu ditu gaiak.
Batetik, Martin Beramendiren ustezko fakturak biltzen dituzten mezu elektronikoak zabaltzen ari dira herrian zehar. Bi mezu dira eta hirugarrena iristear dela iragarri dute.
Lehenengoa: http://www.slideshare.net/muxkilla/beramendiren-fakturak
Bigarrena: http://www.slideshare.net/muxkilla/beramendiren-fakturak-2
Bestetik, aurreko mezuen itxura bera duen kontrako mezua ere zabaltzen ari dira herrian zehar. Egungo Gobernu Taldearen “lan kaskarra” salatzen duen mezua da.
Lan kaskarra estali nahian: http://www.slideshare.net/muxkilla/beramendiren-fakturei-erantzuna
Horrez gain, Beramendirenazanak Beramendi izeneko pertsonaia sortu dute Facebooken eta webgune bat ere sortu dute gaiari buruz: http://martinberamendi.tumblr.com/. Bideoa ere badago youtuben:
Guk ere herritarren iritziren bat jaso dugu egunkarian eta datozen egunotan argitaratuko dugu.
Zuek zer diozue gaiaz?