Xorrolaren Mendingo geltokia tokiz aldatu dute

Lanek iraun bitartean, pare bat hilabetean, Arizabalo bidean hartu behar dute autobusa erabiltzaileek

Añarbeko Uren Mankomunitatea egiten ari den lanak direla eta, Xorrola herri barruko autobus zerbitzuaren Mendingo geltokia tokiz mugitu dute. Lanak bukatu artean, Arizabalo bide hasieran geldituko da Xorrola, Mendin baserriaren ondoan. Lanak pare bat hilabetez luzatuko direla aurreikusi dute Udaletik.

Añarbeko Uren Mankomunitatea Mendingo ur zikinak saneamendu sarera lotzeko lanak egiten ari da, eta ur hornidurako hodi berria jartzen. Era berean, Igerobi bideko hainbat etxetako hodi septikoak kendu eta horiek ere saneamendu sarera lotuko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.