Kirol terminologia hizpide hartuta, mahai ingurua Oiartzunen

Juanan Legorburu eta Joxe Mari Apaolaza kirol kazetariak izango dira parte-hartzaileak, asteartean, liburutegian

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak kirol terminologiari buruzko mahai ingurua antolatu dute datorren astearterako (hilaren 9rako). 19:00etan izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan, eta Juanan Legorburu eta Joxe Mari Apaolaza izango dira hizlariak. Legorburu, Euskal Telebistako kirol kazetaria da. Apaolaza, berriz, Euskadi Irratiko kirol esataria.

Euskara Elkartera egitasmoaren baitako ekimena da asteartekoa. Bereziki kirol elkarteei bideratutako mahai ingurua den arren, gaiaren interesaz jabetuta, herritarrei ere gonbitea luzatu diete Ttur-tturrek eta Udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.