Edukiontziak lurperatzeko obrak hasi dituzte Biteri kalean

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, hasi dituzte Biteri kaleko 31-37 zenbakidun atarien aurrean edukiontziak lurperatzeko obrak. Arrizabal Elkartea SL enpresak egingo ditu, eta 84.500 euroren truke. Udalaren arabera, edukiontziak lurperatzea “higi...

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, hasi dituzte Biteri kaleko 31-37 zenbakidun atarien aurrean edukiontziak lurperatzeko obrak. Arrizabal Elkartea SL enpresak egingo ditu, eta 84.500 euroren truke.

Udalaren arabera, edukiontziak lurperatzea “higienikoagoa eta erosoagoa” da erabiltzailearentzat, eta batik bati, erdigunean, “beste edukiontziak jartzea zailagoa delako eta oinezkoak mugitzea zailtzen duelako”.

Gaineratu du ekimen hori Eusko Jaurlaritzaren Merkagune programaren baitan dagoela. Helburua kaleak erosotu, eta merkataritza bultzatzea da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.