Kabigorrik udazkeneko egitaraua osatu du, 25. urteurrenean
Dantza garaikdiea, Oskar Matuteren hitzaldia edota helduentzako txotxongiloez gozatu ahalko da.
Hogei eta bosgarren urteurrena ospatzen ari da Kabigorri Bidasoaldeko ateneoa. “Trenkadek ezarri dizkieten murrizketa fisikoen” gainetik sortu zela gogoratu dute. “Ehun eta hirurogei metro karratuak ehun eta hirurogei mila bihurtzeko nahikoak izango direlakoan”.
Abentura bat izan direla urte hauek aitortu dute: ” Jendeak areto bat, leku bat, desioak eta ideiak bildu eta errealitate bihurtu nahi dituen ingurune bat eraikitzeko abenturari ekin genion. Gure inguruneaz kezkatuta gaudenez, gure ingurunea entretenitzeko eta hausnartzeko aukera gehiago dituen lurraldea izan dadin lagundu nahi dugu”.
Urritik abendura bitarteko egitaraua zabaldu dute:
Urria
- Urriak 13, 19:30ean. Des-in-kon-exion. Dantza garaikidea Iratze Recio eta Jon Aizpunen eskutik.
- Urriak 14, 23:30ean. Iria Estevezek Camiños do Fado aurkeztuko du.
- Urriak 15, 19:30ean. Iker Pirisen blues kontzertua.
- Urriak 29, 20:00etan. Drags al rescate bingo draga. Garazy Fantasy eta Alicia Kissen eskutik.
Azaroa
- Azaroak 4. Nuestros George Floyd pelikula. Zuzendariak bertan izango dira Marc Almodovar eta Ricard Gonzalez.
- Azaroak 5. Helduentzako txontxongiloak Ostomilako Tamara Cuellarrekin.
- Azaroak 10. Hitzaldia Oskar Matuterekin.
- Azaroak 12. SCCB blues eta rock kontzertua.
- Azaroak 17. Las mujeres en los espacios publicos hitzaldia Maggie Bullenekin.
- Azaroak 19. Patxi Perezek antzerkia egingo du.
- Azaroak 24. La sapa de los Aperribay. La guerra empieza aqui liburuaren aurkezpena egingo du Antimilitaristak Euskal Herrianek.
Abendua
- Abenduak 1. Bertso saioa.
- Abenduak 3. Estitxu Pinatxoren kontzertua.
- Abenduak 15. Moda jasangarria Bask eta Wave backen eskutik.
- Abenduak 22. Artisau azoka.