Enplegua bilatzeko tailerrak eta prestakuntzarako ikastaroak antolatu ditu Bidasoa Bizirik-ek
Prestakuntzarako bi ikastaro eta enplegu bilatzeko lau tailer antolatu ditu Bidasoa Bizirik-ek datorren asterako. Etorkizuna duten Lanbideei buruzko El Espazioko bulegoaren bitartez antolatu ditu aipatu tailerrak, ondoren zehazten direnak: Lana eraginkortasunez bilatzea: gara ezazu zure lanbide ibilbidea. asteartean eta asteazkenean, 10:00etatik 13:00etara. Lana eta prestakuntza bilatzea Interneten. Lanbide.net Asteazkenean, 15:45etatik 18:45etara. Interneten dauden lan-poltsak eta enplegua bilatzeko eskura zer baliabide dauden eskura ezagutzeko. Ez-hitzezko komunikazio egokia lan elkarrizketetan. Asteazken eta ostegunean, 15:45etatik 18:45etara. Elkarrizketako egoera bakoitzean egokienak diren ez-hitzezko tresna onenak erabiltzen eta horiek hitzezkoarekin sintonizatzen ikasteko. Tonua,bolumena,isiluneak… Lan elkarrizketa arrakastaz gainditzea. Ostegunean, 15:45 etatik 18.45etara. Izen-ematea El Espazio bulegoan egin behar da, Irungo Anaka kaleko 27. zenbakian edo 943 633 160 telefono zenbakira deituta. Informazio gehiago behar izanez gero, El Espazio bulegoaren www.elespazio.com Web Orrialdea bisitatu ahal da.
Prestakuntzarako bi ikastaro eta enplegu bilatzeko lau tailer antolatu ditu Bidasoa Bizirik-ek datorren asterako. Etorkizuna duten Lanbideei buruzko El Espazioko bulegoaren bitartez antolatu ditu aipatu tailerrak, ondoren zehazten direnak:
Lana eraginkortasunez bilatzea: gara ezazu zure lanbide ibilbidea. asteartean eta asteazkenean, 10:00etatik 13:00etara.
Lana eta prestakuntza bilatzea Interneten. Lanbide.net Asteazkenean, 15:45etatik 18:45etara. Interneten dauden lan-poltsak eta enplegua bilatzeko eskura zer baliabide dauden eskura ezagutzeko.
Ez-hitzezko komunikazio egokia lan elkarrizketetan. Asteazken eta ostegunean, 15:45etatik 18:45etara. Elkarrizketako egoera bakoitzean egokienak diren ez-hitzezko tresna onenak erabiltzen eta horiek hitzezkoarekin sintonizatzen ikasteko. Tonua,bolumena,isiluneak…
Lan elkarrizketa arrakastaz gainditzea. Ostegunean, 15:45 etatik 18.45etara.
Izen-ematea El Espazio bulegoan egin behar da, Irungo Anaka kaleko 27. zenbakian edo 943 633 160 telefono zenbakira deituta. Informazio gehiago behar izanez gero, El Espazio bulegoaren www.elespazio.com Web Orrialdea bisitatu ahal da.