Eñaut Elorrietak 'Harian' ikuskizuna ekarriko du hirira
Ken Zazpi talde ezaguneko abeslariaren ikuskizuna datorren igandean (hilak 7) izango da, Amaia Kultur Zentroan.
Ken Zazpi talde ezaguneko Eñaut Elorrieta abeslariak ‘Harian’ ikuskizuna eskainiko du Irunen. Datorren igandean (hilak 7) izango da, Amaia Kultur Zentroan. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, Irungo udalaren webgunean, 7,55 euroan.
Abeslariak Kaabestri String Ensemble boskotearen laguntza izango du ikuskizunean. Boskotea, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatzen dute; bi biolin, biola bat, biolontxelo bat eta kontrabaxu bat. Ikuskizunean, ‘Deserriko kantak’ diskotik ateratako kantak interpretatuko ditu. Gainera, Ken Zazpi taldearekin sortutakoak eta zenbait bertsio eskainiko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.