[Bideoa] 'Binomio fantastikoa' osatzeko proposatu die Maite Franko ipuin kontalariak familiei
Ipuinak sortzeko ariketaz gain, alarma egoeraren «gauza onenak» eta «une zoriontsuenak» zerrendatzeko erronka bota die herritarrei: «Baietz zerrenda horretan hamar gauza baino gehiago idatzi!».
Maite Franko ipuin kontalari bidasoarrak Binomio Fantastikoa izeneko ariketa egiteko proposamena luzatu die herritarrei. Etxean, familia arteko giroan, ipuinak sortzeko ariketa bat egitea da gurasoei zein txikiei planteatutako erronka, nola, baina? Bizpahiru lagunen artean, bakoitzak hitz bat pentsatu eta paper banatan idatzi. Halako batean hitzak erakutsi, eta ipuin kontakizuna egiteko ardura duenak hitz horiek elkartuta istorio bat sortu beharko du.
Horrez gain, koronabirusaren alde onak zeintzuk diren identifikatzera animatu ditu herritarrak. «Kakatzar izugarri honek ekarri dituen eta egunero oparitzen dizkigun gauza onenak eta une zoriontsuenak» zerrendatzeko eskatu die Frankok herritarrei, baita erronka luzatu ere: «Baietz zerrenda honetan hamar gauza baino gehiago idatzi!».
Argi azaltzen ditu Frankok bere proposamenak ondoko bideoan: