HONDARRIBIKO JAIAK. Hilak 6
- 06:00 eta 08:00. Bederatziurrena, Guadalupeko santutegian.
- 11:00. Haurren Txupinazoa, udaletxeko balkoitik (konfeti eta globo jaurtiketa).
- 11:30. Haurrentzako entzierroa zezen puzgarriekin. Santa Maria Arkutik abiatuta, Hirigune Historikoaren barrena, Arma Plazaraino.
- 16:00. Haur eta gaztetxoen XLVIII. Margo Lehiaketa. Gipuzkoa Plazan, Klink elkartearen eskutik.
- 16:00. Mus Txapelketa. Bentan, Gazte Xaiak antolatua.
- 17:30. XXIII. Graffiti Lehiaketa eta Haurren XVIII. Graffiti Lehiaketa. Kasino Zaharreko lorategian.
- 18:00. Erraldoiak eta Buruhandiak. Zezen plazatik abiatuta, Hirigune Historikotik pasa eta Porturaino iritsiko dira.
- 19:00. Euskal presoen aldeko brindisa, txosna gunean.
- 22:30. Kantineren aurkezpen-desfilea. San Juan de Dios plazatik abiatuko da Hondarribiko Hiria Musika Bandarekin batera. Klink Elkarteak antolatua.
- 23:30. Hondarribiko Hiria Musika Bandaren Jaietako Kontzertu Berezia, Gipuzkoa Plazan.
- 23:30. Kontzertuak Bentan: Willis Drummond + WAS (We Are Standard).