HONDARRIBIKO JAIAK. Hilak 10, Arrantzale Eguna
- 08:00-14:00. San Telmo tiro zelaian, elkartekoentzako Plater Tiraketa. Azeri Elkarteak antolatua.
- 09:00. Goizut dultzaineroen Diana.
- 09:00. San Telmo Tiro Zelaian Aire Zabaleko Taldekako Euskadiko III. Arku-tiraketa Txapelketa San Telmo Sari Nagusia, Azeri Elkarteak antolatua.
- 10:00. Meza Nagusia, Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Elizan, 1638ko Hiri Setioan hildakoen alde, Udalbatza ere bertan dela. Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean ohiko deskargak egingo dira. Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perosiren Liberame abestuko du.
- 11:00. Gazteentzako puzgarria, Bentan, Bidasoaldeko EKTren eskutik.
- 11:00-13:30. Haur Parke Erraldoia, Jostaldi pilotalekuan.
- 12:00. Erraldoiak eta buruhandiak, Zezen Plazatik abiatuta. Hirigune Historikotik pasa eta Porturaino iritsiko dira.
- 12:30. Sokamuturra, San Pedro kalean (16 urtetik gora). Abiyuan txarangak girotuta.
- 13:30. Kuxkuxtu txaranga Portuan ibiliko da.
- 14:00. Kalejira, Zabalaren txokotik Bentara
- 14:30. Adinekoen omenezko bazkaria, Ardora jatetxean. Basajuan musika taldearekin.
- 14:30. Gazteentzako herri-bazkaria, Bentan. Kuxkuxtu txarangak girotuta.
- 17:00. Hondarribiko Elektro Patxaranga, Bentatik abiatuta.
- 17:00-19:30. Haur Parke Erraldoia, Jostaldi pilotalekuan.
- 18:00. Kale animazioa Kuxkuxturekin.
- 19:00. Disko Festa, DJ Kanuren eskutik, Santiago kalean.
- 22:30. Kontzertua, Gipuzkoa plazan: Pantxoa Carrere.
- 23:30. Kontzertua, Bentan: ETS (En tol sarmiento). Jarraian, Disko-festa.