EAJ: “Aurrera goaz etorkizuna xede duen Hiri Proiektu berritzailearen lanketan”

Xabier Iridoy, gaurko agerraldian.

Irungo EAJ taldetik jakinarazi dutenez, “pertsonen eta hauen ongizatearen hobekuntzan oinarritutako” Hiri Proiektuaren lanketa aurrera doa. Proiektuaren nondik norakoen berri eman du taldeko bozeramaile Xabier Iridoyk gaur udaletxean egin duen agerraldian.

Iridoyk azaldu duenez, “hiritarrengana gerturatzeko eta informazioa eta beharrak batzeko fase ezberdinek osatzen duten plana da hau”. Bide horretan, Irungo errealitatea eta beharrak zeintzuk diren jakiteko asmoz, elkarte, aldundi eta Eusko Jaurlaritzarekin bilera mordoa izan dituela jakinarazi du.

“Agerian geratu da hirian bizi dugun zaharkitzapen egoera, egungo gobernu sozialistak beste erakundeekiko duen kolaboratzeko ezintasuna, eta herritarren zati garrantzitsu baten haserrea ikusita, ezinbestekoa ikusi genuen begirada etorkizunean jartzea”, adierazi du jeltzaleak. Hortaz, pertsonak taldearen proiektuaren “ardatz nagusia” izango direla azaldu du.

Bestalde, proiektuaren egiteko bigarren faseari hasiera emateko, datozen asteotan bisitak, bilerak eta hitzaldiak egingo dituztela jakinarazi dute. “Eskuartean Irunerako oso gai garrantzitsuak ditugu, eta hauek herritarrekin eta beste zenbait pertsona aditurekin alderatu nahi dugu”. Hala, besteak beste, hiriko eremu degradatuak berreskuratzeko, mugikortasuna hobetzeko, hiriaren eta herritarren parte hartzea sustatzeko eta enplegua eta segurtasuna hobetzeko bidean, “erantzuna emateko” helburua dutela adierazi dute EAJ Irunetik.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend