Pausokaren aldeko elkartasun bazkaria egingo dute Klink Elkartean, Klinkek berak eta azaroaren 1eko mendi lasterketak antolatuta.
Azaroaren 1eko mendi martxako irteera
Hilaren 1ean egin zuten
Beñat Elzo Mendi Lasterketaren bosgarren ekitaldia. Ehunka izan ziren egun horretan kirol zapatilak jantzi zituzten herritarrak, mendi martxan, mendi lasterketan edota familien proban parte hartu zutenak. Aurten, behar bereziak dituzten haurren gurasoek osatzen duten Pausoka elkartearentzat izango da azaroaren 1ean bildutako dirua. Larunbatean ere, Pausokarentzat bilduko dute dirua Klink Elkartean.
Hilaren 1ean egin zuten V. Beñat Elzo Mendi Lasterketa, baina egun horretan hasitako lana larunbat honetan bukatuko dute. Urtean zehar Klinken egiten dituzten elkartasun ekintzen zerrendan klasikoa bilakatu da Beñat Elzo Mendi Lasterketarekin batera antolatzen duten bazkaria. Aurtengoa larunbat honetan egingo dute (hilak 17), 14:30ean.
Txartelak aspaldi jarri zituzten salgai honako lekuetan: Kai Alde gozotegia, Kofradiaren denda, Batzokia eta Klink. 20 euro balio du helduen txartelak, eta 4 euro haurrenak. Gainera, bazkarira joaterik ez duenak, berdin berdin kolaboratu dezake, Klinken kontu solidarioan nahi duen ekarpena eginez (ES05 2095 5039 90 1061338918). Astelehena baino lehen egindako ekarpenak bazkarian bildutakoari erantsiko zaizkio. Informazio gehigarriren bat behar duenak, 628 64 17 37 telefono zenbakira dei dezake.