Bidasoako presidente berria aukeratzeko hauteskundeak, azaroaren 24an
Bi hautagaitza daude Jose Angel Sodupe ordezkatzeko: Iñaki Emaldirena, eta Gurutz Aginagalderena. Egun horretan Artalekun partida du Bidasoak.
CD Bidasoak erabaki du noiz egin Jose Angel Sodupe egungo presidentea ordezkatzeko hauteskundeak: azaroaren 24an, larunbata. Egun horretan Huescaren kontrako partida du Bidasoak, eta bazkideei erraztasunak ematearren erabaki dute egin horretan egitea hauteskundeak, Artalekun. Bi hautagaitza daude Sodupe ordezkatzeko. Bat Iñaki Emaldi buru duena (egungo zuzendaritza batzordeko kide da), eta bestea Gurutz Aginagalde presidentegai duena. Kirol elkarteak adierazi du bi hautagaitzekin saiatu dela hauteskundeen eguna adosten, baina ezinezkoa izan dela. Hortaz, egunaren erabakia, hainbat alternatiba aztertu ondoren, egungo zuzendaritzak hartu du. Joatear den presidentearen asmoa zen urtea bukatu baino lehen egitea hauteskundeak, garaile izango den hautagaitzak 2019-2020 sasoia prestatzeko asti nahikoa izan dezan. Lotutako albisteak: