%64 igo da aurrekontu parte hartzaileen partaidetza

aurrekontu parte hartzaileak

Aurrekontu parte hartzaileetan aurrera egindako proposamenen aurkezpena.

Bukatu da aurrekontu parte hartzaileen prozedura —astelehen gauerdian—, eta aurrez hautatutako hogei proposamenetatik 15 atera dira aurrera. Proposamen horiek kontuan hartuta, guztira, 1.240.899 euro izango dira erabiliko direnak, 1,3 milioi euroko aurrekontutik.

Parte hartzea nabarmen igo da iaztik %64, eta, guztira, 1.419 lagunek parte hartu dute (iaz 864). Gehienak emakumeak izan dira, %56,8, eta 30-50 urte artekoak %50. Partaidetza handiagoak boto gehiago ekarri ditu, eta 5.422 boto eman dituzte (iaz 3.103). Pertsonako ere boto gehiago eman dituzte, 3,82.

Pedro Alegre Herritarren Parte Hartze ordezkariaren arabera, aurrez aurreko saioetan eta aurre bozketan ikusi ahal izan dute parte hartzea handitzen ari dela, eta azken fasean biribildu da. Bosgarren urtea egin dute aurrekontu parte hartzaileek.

Gazteen aurrekontuei dagokienez, 53 lagunek hartu dute parte, eta 193 boto izan dira, iaz baino gutxiago. Bestalde, prozesu orokorreko 59.101 euroko soberakina baliatu dute aurrekontuak osatzeko.

Aurrekontu orokorrak

  1. Txirrindularientzako bideak zabaltzea; Hondarribiarekin lotura egitea (Puiana-Ospitaletik). 100.000 euro, 735 boto.
  2. Gaueko segurtasuna hobetzea, polizia gehiagorekin. 114.133 euro, 659 boto.
  3. Gizarte Ongizate lan taldea hobetzea gizarte langile batekin helduen arreta zerbitzua indartzeko. 51.416 euro, 456 boto.
  4. Artalekuko instalazioak eta zerbitzuak berritzea. 90.000 euro, 453 boto.
  5. Auzoetan kultur ekintzak egitea. 150.000, 373 boto.
  6. Katea (Euskotren) eta Urdanibia-Jaizubia lotzeko oinezkoentzako bidea eraikitzea. 250.000 euro, 314 boto.
  7. Gau topalekuak zehaztea udalarekin, etxera oinez seguru iritsi ahal izateko. 10.000 euro, 268 boto.
  8. Kontzertu gehiago, 100.000 euro, 253 boto.
  9. Eguzkitza eskolako patioa aldatzea. 150.000 euro, 251 boto.
  10. Oinaurren (Jostun kalea) kale altzariak, iturria eta umeentzako parkea jartzea. 90.000, 193 boto.
  11. Animalientzako guneen mantenua hobetzea. 60.000 euro, 152 boto.
  12. San Martzial Jaietan komunak jartzea, 6WC eta 3 harraska. 17.200, 137 boto.
  13. Udal keramika tailerra berritu eta handitzea. 10.000 euro, 105 boto.
  14. Urdanibian (Eihera plaza) parkea berritzea. 30.000 euro, 102 boto.
  15. Berrueta pintorea eta Pio Baroja kaleak biziberritzeko proiektua idaztea. 18.150 euro, 90 boto.

Gazteen aurrekontuak

  1. Emantzipaziorako laguntzak; alokairurako laguntzak. 75.000 euro, 32 boto.
  2. Gazteen elkarteentzako laguntzak. 20.000 euro, 26 boto.
  3. Asteburuetako aisia ekintzak. 30.000, 19 boto.
  4. Gazteentzako adimen emozionalerako tailerrak. 30.000 euro, 17 boto.
  5. Igande goizetan liburutegia irekitzea, 6.000 euro, 17 boto.
  6. Gazteentzako sexu aholkularitza. 30.000 euro, 16 boto.
  7. Teknologia jardunaldia (robotika, programazioa, dronak). 8.000 euro, 15 boto.
  8. Familientzako tailer eta ekintzak. 30.000 euro, 12 boto.
  9. Aisiarako begirale eta zuzendarientzako ikastaroetarako diru laguntzak. 27.000 euro, 9 boto.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend