Epaimahaiak ez du kontuan hartu Istanbulgo Protokoloaren arabera adituek egindako txostena (tortura salaketa berretsi zuen hura). Halere, zigorra bete arte Frantziak ez du irundarra entregatuko.
Atzoko elkarretaratzearen irudia.
Parisko auzitegiak Iratxe Sorzabal euskal preso irundarraren kontrako hiru euroaginduetatik bi onartu berri ditu. Epaimahaiak ez du kontuan hartu Istanbulgo Protokoloaren arabera adituek egindako txostena (tortura salaketa berretsi zuen hura). Halere,
zigorra bete arte Frantziak ez du irundarra entregatuko. Parisko erabakiaren aurrean, Sortzabalen defentsak errekurtsoa sartuko du.
Euskal presoak bizilagun eta senideen babesa du. Azken hilabeteotan mobilizazio ugari egin dituzte, eta atzo, hamarka lagun bildu ziren San Juan plazan, ‘Euroagindurik ez, Iratxe etxera’ lelopean.