Mugikortasun Jaia egingo dute igandean

Bizikleta martxa Balazta

Balazta plataformaren bizikleta martxa, iazko Mugikortasun Astean

Mugikortasun Jaia egingo dute igande goizean Hondarribian, Iraunkortasunaren Asteari lotuta. Butron pasealekutik abiatuko den bizikleta martxa batekin hasiko da festa, eta hondartzako aparkalekuan izango du segida, BMX zirkuituaren ondoan. Jaira hurbiltzen direnek parte hartzeko, ikusteko, eta ikateko aukera izango dute, askotariko ekitaldiak programatu baitituzte.

Egitaraua

  • 10:30. Bizikleta martxa, Butron pasealekutik hasiko da.
  • 12:00. Trebetasun zirkuitua.
  • 12:00. Haurrentzako trebetasun zirkuitua.
  • 12:00. Longboard eta scooterrak probatzeko zirkuitua.
  • 12:00. Helduentzako trizikloak probatzeko zirkuitua.
  • 12:00. Bizikletaren oinarrizko mekanikari buruzko tailerra, Bizi on Bike saltokiaren eskutik.
  • 14:00. Sari banaketa eta luntxa.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend