Azaroaren 18ko herri galdeketa gero eta gertuago dago. Galdeketari begira orain arte egindako ibilbidea aztertzeaz gai, datozen hilabeteotan emango dituzten pausoen berri eman dute Hartu Hitza elkarteko kideek.
Lehenik, galdeketa herrikoian planteatuko duten galdera eta erantzun posibleak gogoratu dituzte: ‘Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat?’
Euskal estatu burujabea eta independientea.
Estatus politiko berri bat, estatu espainiarraren barnean.
Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa.
“Zalantzarik gabe gaur egun pil-pilean dagoen gai baten inguruko galdeketa izango da gurea, eta irundar guztiek beraien iritzia emateko aukera izango dute”, adierazi dute Hartu Hitza elkartetik. Orain arte “lan handia” egin dutela nabarmendu dute, eta jende askoren artean burutu dutela prozesua, “askotarikoak eta elkarrekin, adostasunez”.
Erronka txikia ez dela jakin arren, galdeketa posible egiteko azpiegitura guztiak prestatzen hasiko direla jakinarazi dute. Hala, auzo guztietan bozka lekuak prestatu nahi dituzte, eta irundar guztiei, informazio guztia helarazten hasiko direla jakinarazi dute, kanpaina komunikatibo handi batekin. Joan den larunbatean eman zioten hasiera kanpainari, eta azaroaren 18ra bitarte, Irun osoa zeharkatuko dute.
Horretarako, datorren urriaren 28an ekitaldi nagusia egingo dute. Auzo guztietan informazio puntuak jartzeaz gain, alderdi politiko, sindikatu eta Irungo eragile ezberdinekin bilduko dira elkarteko kideak, eta “ariketa demokratiko honekin bat egin dezatela eta anima ditzatela bere afiliatuak eta jarraitzaileak parte hartzera” gonbidatuko dituzte. Gainera, galdeketa finantzatzeko diru bilketa egingo dute adierazi dute.
Amaitzeko, irundar guztiei parte hartzera gonbidatu dituzte. “Hurbildu guregana eta egin dezagun bidea elkarrekin. Eraiki dezagun etorkizuna. Erabakitzeko eskubidean sinisten baduzu, etorri gurekin. Herritarron parte hartzeko kultura sustatu nahi baduzu, egin zure ekarpena”.
Ondorengoa da, komunikazio kanpainari hasiera emateko kaleratu duten bideoa:
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.