[Galeria] Jaizkibel, etsipenetik garaipen handira
Ikusi Jaizkibel konpainiaren goizeko eta arratsaldeko desfileetako argazkiak:
Goizean sufritu, arratsaldean gozatu. Horrela laburbildu daiteke Jaizkibel konpainia parekideren atzoko jarduna. Goizean Kale Nagusian urte asko atzera egin eta gero, arratsaldean garaipen handienetakoa lortu zuen Jaizkibelek, egoera oso zailean aurrera egin baitzuen, babestera hurbildu zirenekin batera, espaloietan kontra zituenak isiltzeraino.