Estropada osoan brankak parekatuta eraman eta gero, azken metroetan nagusitu da Hondarribia Arraun. 90 ehunenengatik irabazi dute hondarribiarrek.
Ama Guadalupekoa, sailkatze estropadan
Zierbenak ere merezi zuen, baina onenak bakarrik irabazi dezake Donostiako bandera. Eta Hondarribia Arraun Elkartea izan da 2018ko Kontxako gizonen estropadako trainerurik azkarrena. Ikaragarria izan da bigarren jardunaldia, ikaragarria Ama Guadalupekoaren eta Zierbenaren arteko lehia. Estropada osoan brankak parekatuta eraman eta gero, azken metroetan nagusitu dira Mikel Orbañanosenak, eta 90 ehunenengatik irabazi dute denboraldiko banderarik preziatuena.
Lehen ziabogara Zierbena iritsi da 2 segundo aurretik, eta maniobra hobea egin du, baina itzulerako luzean indarrak parekatu dira. Azken 300 metroetan erabaki da estropada, Hondarribiak 2-3 segundoko tartea ireki duenean. Zierbenak eutsi dio, eta oso indartsu bukatu du. Baina, helmugan 1,91ko tartea atera diete hondarribiarrek bizkaitarrei; 19:54.06 izan da Ama Guadalupekoaren denbora, 19:55.82 Zierbenarena.
Urdaibaik egin du gaurko denborarik onena (19:46), lehen txandan lehia polita burutu eta gero, Oriori 3.62 segundo aterata.
Azken sailkapena
- Hondarribia Arraun. 39:21.12
- Zierbena. 0.90ra
- Orio. 15.54ra.
- Urdaibai. 25.40ra.
- Cabo. 48.70ra.
- Santurtzi. 55.28ra.
- Donostiarra. 59.02ra
- San Pedro. 1:06.68ra.
Emakumeetan, Pasai Donibaneko
Batelerentzat izan da garaipena.