Xabier Erkizia irratizaleekin aliatu egin da

menchugal.soinulabor

Egilea eta udaleko kideak, instalazioan.

Menchu Gal aretoan soinu instalazioa zabaldu dute. Hilaren 16ra arte bisitatzeko aukera izango da. Xabier Erkizia musikari eta ekoizlea Irungo Irratizaleen Elkartearekin aliatu egin da instalazioa sortzeko, 30HS6423U izenekoa.

Instalazioak doinua du oinarri, horren zati bat soinuz dago josita. Baina bestea ikusteko da. Entzuteko zatian Erkiziak Irungo irrati-afizionatuekin egindako elkarrizketak entzun daitezke, era interaktiboan bisitariak aukeratu duelarik zer entzun, zeini egin jaramon. Izan ere, Soinu Labor izeneko programaren barruan sortu dute instalazioa: Irungo sortzaileek eta elkarteek elkarlanean egitasmoak gara ditzaten sortu zuten Soinu Labor, besteak beste.

Erkiziak elkarlanaren berri eman du: “Bidean soinuarekin lan egiteko molde ezberdinak ezagutu ditugu, baita nola entzun ulertzekoak ere. Horiek batzuetan elkartzen gaituzte baina besteetan urrundu. Hala, irratizaleen mundua ezagutarazteko, haien esperientziak kontatu dizkidate, eta bi haietako bat izaten saiatu nintzen, irratizalez mozorrotu egin nintzen: aste batzuez 30HS6423U izan zen nire izena.

Juncal Izagirre Irungo Udaleko Kultura ordezkariak adierazi duenez, Soinu Labor Kultura arloaren ardatz estrategikoetakoa da, ezaugarri berritzaileak dituena.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend