Hondarribiko gazteena da gaurko festa eguna, baita herriko Zumardia ere. Jendetza bildu da Gazte Egunean, 120 lagun baino gehiago.
Argazki erraldoia atera dute gazteek.
Hondarribiko gazteena da gaurko festa eguna, baita herriko Zumardia ere. 12:00etan eman diote hasiera Gazte Egun handiari, Gipuzkoa plazan egindako pregoiarekin. Ondoren, Euskal Herriko Batukada Feministaren laguntzarekin, bertso poteoa egin dute. Eguerdian berriz, tripak ondo bete dituzte, arratsaldeko festari behar bezala aurre egiteko. Jendetza bildu da Zumardian egin duten bazkarian, 120 lagun baino gehiago.
Gaurko egunak luze joko du. 18:00etan Rojo Vivo Reggae Band, Indidxabak, The Arritmiks, Selektah Sakos eta DJ Ai! No! Lapilila taldeek musikaz girotuko dute Zumardia. 01:00etan emango diote amaiera Gazte Egunari, baina ziur askok gehiago luzatuko dutela parranda.
HITZA goizeko poteoan eta bazkarian izan da, eta bertan, zenbait irudi bildu ditu: