Azken denboraldian puntu gehien eskuratu dituzten euskal taldeak dira Reala eta Athletic, eta horregatik jokatuko dute partida.
Gal Stadiumean jokatuko dute finala.
Irungo Gal Stadiumak jasoko du Euskal Herria Txapelaren bigarren edizioaren final handia. Realak eta Athletic-ek jokatuko dute partida, datorren abuztuaren 4an zehazki. 18:15an ekingo diote neurketari.
Azken denboraldian puntu gehien eskuratu dituzten euskal taldeak dira Reala eta Athletic, eta horregatik lortu dute finalerako txartela.
Sarrerak,
dagoeneko eskura daitezke. Alboetako harmailetan eseri nahi dutenek, 20 euro ordaindu beharko dituzte; finala fondotik ikusi nahi izanez gero, 10 euroren truke lortu daiteke sarrera eta 16 urtetik beherakoentzat 5 euroko txartelak eskuragarri izango dira. Bertaratutako zaleek Fitur parkingean aparkatzeko aukera izango dute, doan.