"Hiri solidarioa izateagatik bereizten da Irun, eta horregatik gure hondar alea jarri nahi dugu", adierazi berri du alkateak.
Aquarius ontzia.
Dagoeneko
Valentziara bidean da ‘Aquarius’ ontzia, Espainiako presidente Pedro Sanchezen eskaintza onartuta. Orotara, 629 immigrante iritsiko dira.
Horiei harrera egiteko Irungo alkate Jose Antonio Santanok kooperazioa eskaini du, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) egindako idatziari erantzunez. “Hiri solidarioa izateagatik bereizten da Irun, eta horregatik gure hondar alea jarri nahi dugu; Aquarius-eko krisiarentzako harrera hiria izan nahi dugu”, adierazi du Santanok.