'Barnetik' izeneko kartelak irabazi du San Pedro eta Man Martzial jaietaklo kartel lehiaketa. Iñigo Sanz Hernandez gazteak egin du.
Honakoa da kartela, osotasunean.
Barnetik izena du eta Iñigo Sanz Hernandez irundar gazteak egin du. Hori izango da San Pedro eta San Martzial jaiak iragarriko dituen kartela. Gaur eman du udalak erabakiaren berri.
Epaimahaiak egindako lehen galbahearen ondotik, bost kartel ziren jaien irudi izateko finalista. Internet bidezko herri bozketa bidez erabaki dute irundarrek irabazlea: jaso diren 3.676 bozken artetik —iazkoen bikoitza— irabazleak 1.252 bereganatu ditu. Hortaz, lehen sariaren 1.200 euroak (iaz baino 200 gehiago) jasoko ditu Iñigo Sanz Hernandezek.
Bigarren sari bat edo akzesita ere banatu dute aurten, 300 eurokoa (iaz 200koa zen). Hori Virginia Alonso Garciak egindako
Aupa neska kartelari eman diote.
Udaleko Kultura sailak aurtengo herri bozketako “parte hartze handia” eta lanen kalitatea nabarmendu ditu.