2008an sanferminetan hil zuten Nagore Laffage Casasolaren amak egingo du aurtengo San Pedro eta San Martzial jaien agur ofiziala.
Asun Casasola.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, 2008an sanferminetan hil zuten Nagore Laffage Casasolaren amak egingo du aurtengo San Pedro eta San Martzial jaien agur ofiziala; berak irakurriko du pregoia. Horrez gain, Jose Antonio Santano alkateak adiarezi duenez, uztailaren 7an omenaldi berezia egingo diote Irunen.
Era berean, datorren igandean
omenaldi berezia egingo diote Nagoreri, Irungo Zabaltza plazan. 12:00etan egingo dute, eta igandetik aurrera sinadura bilketari ekingo dio herritar talde batek,
Juan Wollmer plazari Nagore Laffage Casasola izena jartzeko.
HITZAk Nagore Laffageren ama Asun Casasola elkarrizketatu berri du.
Irakurri elkarrizketa.