Sinadura bilketaren ondoren, Irungo Udalari proposamena bidaliko diete. Hiriko puntu ezberdinetan hasiko dira sinadurak biltzen.
Herritar talde batek antolatu du omenaldia. Argazkia: Angula Berria.
Irungo herritar talde batek
omenaldi berezia egingo dio datorren igandean (hilak 13) Nagore Laffage Casasolari. 12:00etan egingo dute, Zabaltza plazan. Irundar zein gertuko herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldian parte hartzera.
Era berean, igandetik aurrera sinadura bilketa egiten hasiko dira, Juan Wollmer plazako etorkizuneko haur parkeari Nagore Laffage Casasola izena jartzeko. Sinadura bilketaren ondoren, Irungo Udalari proposamena bidaliko diete. Herriko taldeak adierazi duenez, hiriko puntu ezberdinetan hasiko dira sinadurak biltzen.