18:00etan, mosaiko erraldoia osatuko dute Zabaltza plazan. Ondoren, Eneritz Furyak eta Los Secos taldeak osatu duten abestia aurkeztuko dute.
Joan den martxoaren 3ko irudia. Argazkia: Hartu Hitza.
Irungo Hartu Hitza plataformak jaialdi berezia antolatu du datorren hilaren 19rako (larunbata). Klik Eguna bezala izendatu dute, eta 18:00etan emango diote hasiera.
18:00etan, mosaiko erraldoia osatuko dute Zabaltza plazan, eta horretarako, irundarren laguntza behar dute plataformako boluntarioek. Era berean, Hartu Hitzak egin berri duen abestia aurkeztuko dute. Eneritz Furyak musikari irundarrarena da letra, eta Los Secos taldeak musika gehitu dio. Horrez gain, datorren larunbatean (hilak 12) azaroaren 18ko herri galdeketan planteatuko duten galdera adostuko dute, eta Klik Egunean ofizialki aurkeztuko dute. Arratsalde guztian zehar jatekoa, edatekoa eta musika ez dela faltako adierazi dute plataformatik, giro ezin hobea izango dela.