Giza katearekin Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartu nahi dituzte. Deba inguruan egokitu zaizkio bi kilometroak Irungo plataformari.
Ekainaren 10ean egingo dute giza katea. Argazkia: Gure Esku Dago.
Gure Esku Dago plataformak giza kate erraldoia antolatu du datorren ekainaren 10erako (igandea). Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartu nahi dituzte, eta bertan ere Irungo herritarrak izango dira.
Hartu Hitza Irunek dagoeneko baditu bere kilometroak. Bi kilometro egokitu zaizkio herri plataformari, Deba inguruan zehazki (Hondarribiko herritarrekin batera). Ibilbide guzti hori betetzeko, 1.000 lagun behar dituzte Irunen. Herritarrak giza katera animatzeko asmoz, datorren larunbatean (hilak 5), Urdanibia eta San Juan plazan izango dira boluntarioak, 11:00etatik 13:30tara.
Horrez gain, Hartu Hitzaren lokala (Arbelaiz kalea, 3) astearte eta ostegunero (18:30tatik 2030tara) irekita egongo dela gogoratu dute kideek, eta dagoeneko Gure Esku Dagoren kamiseta berriak eskuratzeko aukera dagoela bertan.