Talaia Trail mendiko lasterketan Jokin Lizeaga urnietarra eta Maite Maiora mendaroarra izan dira garaile, Iker Oliveriren eta Lurdes Oiartzabalen aurretik.
Maite Maiora eta Jokin Lizeaga, Donostian, lasterketa hasi aurretik.
Jokin Lizeaga gizonetan eta Maite Maiora emakumeetan izan dira gaur zortzigarren Talaia Trail mendiko lasterketaren irabazleak. Mendiko lasterketetan, bi handi irabazle. Oarso Bidasoko korrikalari onenek bigarren postuekin konformatu behar izan dute, izan ere, Iker Oliveri hondarribiarra eta Lurdes Oiartzabal lezoarrak bigarren izan direlako euren kategorietan.
Lasterketa latza gaurkoa, Ulia eta Jaizkibel zeharkatu ondoren Donostia eta Hondarribia batu dituena, Pasaia eta Lezo erdian utzita. Iragarrita zegoenez, euria eta haizea egin ditu bidean, eta hori gutxi balitz, aurreko asteetako eguraldi latzak zirkuitu zail eta teknikoak borrokatzeko aukera bestetik ez die eman korrikalariei. Tentuz ibili dira den-denak (450ek bukatu dute proba) ia 31 kilometroak egiten, gogor, baina kontu handiarekin.
Hemen, gaurko lehen bost sailkatuak gizonetan eta emakumeetan. Datozen orduetan, Donibaneko ontziralekuko eta helmugako irudiak, HITZAn.
Gizonak
- Jokin Lizeaga (Urnieta) 2:14:18
- Iker Oliveri (Hondarribia) 2:16:03
- Aritz Kortabarria (Arrasate) 2:21:25
- Jon Ugalde (Andoain) 2:22:35
- Joxe Amunarriz (Hondarribia) 2:26:55
Gizonen podiuma.
Emakumeak
- Maite Maiora (Mendaro) 2:44:17
- Lurdes Oiartzabal (Lezo) 2:56:10
- Itsaso Leunda (Hernialde) 3:02:16
- Leire Martinez (Santurtzi) 3:06:19
- Ana Reina (Lesaka) 3:07:34
Emakumeen podiuma.
Sailkapen osoa ikusteko, sartu
Kirolprobak-en webgunera.