Bertso gaua egingo dute otsailaren 1ean. Bertan, Manex Agirre, Xabier Sukia, Maider Arregi eta Egoitz Zelaia arituko dira.
Bertso Gau baten artxiboko irudia.
Irungo Irunabar Bertsoaren Elkarteak datorren hileko bertso gauaren berri eman du gaurkoan. Otsailaren 1ean (osteguna) egingo dute, Irungo Kabigorrin.
Bertso gauean Aramaioko Manex Agirre, Orioko Xabier Sukia, Oñatiko Maider Arregi eta Hendaiako Egoitz Zelaiak hartuko dute parte. Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ bertsolari oiartzuarrak gidatuko du saioa eta berak hartuko du gaien ardura.
Saioari 19:30ean emango diote hasiera, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, mokadutxo bat hartzeko aukera izango da.