Atzo, Kroazian, Eskubaloiko Europako Txapelketaren finala jokatu zuten Espainiako eta Suediako selekzioek. 29-23 irabazi zuen Espainiako taldeak.
Aginagalde, emazte eta semearekin, pozik, Europako Txapelketako lehen sariarekin.
Atzo, Kroazian, Eskubaloiko Europako Txapelketaren finala jokatu zuten Espainiako eta Suediako selekzioek. 29-23 irabazi zuen Espainiako taldeak, partida bikaina jokatu ostean. Azken urteetan, Europako Txapelketen lau final jokatu arren, atzokoa izan da lehena taldearentzat.
Julen Aginagalde Bidasoako jokalari ohia bertan izan zen. Gol bat sartu zuen irundarrak eta partida amaitzean, ospakizunerako, Irungo bandera bat jarri zuen lepotik zintzilik.
Atzoko garaipenarekin, Espainiako selekzioak 2019ko Munduko eta 2020ko Europako Txapelketetarako zuzeneko sailkapena eskuratu zuen.