Irungo Udaleko Euskara Arloak 'Euskara & Aisialdia Topaketa' antolatu berri du, hiriko aisialdi jardueretan euskara eta gazteen egoera zein den ikertzeko.
Lotzen Add taldeko kideak, parkourra egiten Irunen.
Irungo Udaleko Euskara Arloak ‘Euskara & Aisialdia Topaketa’ antolatu berri du, hiriko aisialdi jardueretan euskara eta gazteen egoera zein den ikertzeko asmoarekin sortutakoa. Gainera, aisialdi jarduera horietan eragile bakoitzak duen eraginaz mintzatuko dira, eta errealitatea hobetzen saiatuko dira.
Topaketara, hiriko aisialdi jardueren antolatzaile, hezitzaile edota gaiarekiko interesa duen orori luzatu diote parte hartzeko deialdia. Saioa datorren larunbatean izango da, hilaren 16ean, 10:30tatik aurrera, Palmera Montero Guneko bigarren aretoan.
Topaketan parte hartzeko interesa dutenek,
udaleko euskara arloko helbidera mezu bat bidali beharko dute.