Herritar batzuek deialdia zabaldu eta giza-katea egingo dute larunbatean San Pedro kalean, 'Bakar bat gutxiago ere ez' leloarekin.
Lehen aldiz elkarretaratuko dira Hondarribian Azaroaren 25aren harira. Herritar batzuek deialdi irekia zabaldu dute, Rosa Morada nazioarteko mugimenduak egindako deialdia jasoz. Giza-katea egingo dute San Pedro kalean, 13:00etatik aurrera.
Bat gutxiago ere ez! leloarekin, emakume bakar bat gutxiago ez dutela nahi aldarrikatuko dute.
Hondarribiko ekitaldian, 70 emakumek eta bost haurrek beste hainbeste kartel eramango dituzte, aurten Espainiako Estatuan genero indarkeriaren eraginez hildako 70 emakume eta bost haurren erailketak salatzeko.
Deialdia sare sozialen bidez zabaldu da, eta irekia da, bere atzean ez dago inolako elkarterik edo alderdirik. Hondarribiko ekitaldia prestatzen ari diren pertsonek deia luzatu diete “Hondarribiko gizon eta emakume guztiei”, sexu eraso guztiak salatu ditzaten, emakume bat gutxiago ere ez dutela nahi adierazi dezaten.