"Positiboki" baloratu dute antolatzaileek azoka berezia. Hiru egunez, 40 bat erakusketariez gain, tailerrak eta masterclass-ak eskaini dituzte.
Jendetza gerturatu zen asteburuan eskulangintzaren inguruko azoka berezira.
Joan den asteburuan (ostiraletik igandera bitarte) Harri-orri-ar azokak lehen aldiz zabaldu zituen ateak Ficoban. Eskulangintzaren inguruko azoka da,
baina ohikoetatik harago doa. 40 bat erakusketariez gain, tailer eta
masterclass bereziak eskaini dituzte.
Hiru egunetan zehar, antolatzaileek jakinarazi duten bezala, 5.500 pertsona baino gehiago gerturatu dira Ficobara. Bisitarien %77ak positiboki baloratu du azoka eta hortaz, antolatzaileek bigarren edizioan lanean jarri dira. Datorren urterako, erakusketarien kopurua handitu nahi dute,
handmade unibertsoan erreferente bilakatzeko asmoarekin.