Gaur, hilak 9, Palmera Montero Gunean, Bidasoa Bizirik-ek sortutako Etorkizuna Eraikiz dinamikaren ildo estrategikoak aurkeztu dituzte.
Gaur goizean Etorkizuna Eraikiz dinamikaren lan ildo estrategikoak aurkeztu dituzte Palmera Monteron.
Gaur, hilak 9, Palmera Montero Gunean, Bidasoa Bizirik-ek sortutako Etorkizuna Eraikiz dinamikaren ildo estrategikoak aurkeztu dituzte. Bertan, Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatu Imanol Lasa, Jose Antonio Santano alkatea, Bidasoa Bizirik-en ordezkari Miguel Angel Paez eta Kudeaketa Estrategikoko Sebas Zurutuza izan dira.
Aldundiaren asmoa, lurraldeko eragile nagusiak inplikatzea da, Bidasoko eta Gipuzkoako beste lurraldeen etorkizuneko erronkei modu partekatuan aurre egiteko. Zibersegurtasuna, adinekoen arreta, elektromugikortasuna, garraiorako azpiegiturak edota liburutegi eta kultur zentroen eraberritzea dira erronka horiek. Lasak, garapen agentziak “ezinbesteko bidelaguntzat” jo ditu. Erronkak gauzatzeko, enpresekin ez ezik, gizarte politiketako elkarteetako ordezkariekin lan saioak egingo dituzte.
Diputatuak Gipuzkoako industria eta enpresa txiki eta ertainak nabarmendu ditu, “gure ekonomia sarearen eta lanpostuen sorreraren bihotza” baita. Inguruko enpresen lehiakortasuna nazioarteko merkatuetan bermatzeko, zibersegurtasuna “giltzarri” dela argudiatu du Lasak. Bide horretan, Mondragon Unibertsitateak gaiaren inguruko master berria eskainiko duela aipatu dute, baita IES Zubiri Manteok LH dualeko zikloa eskainiko duela. Gainera, Aldundiak Gipuzkoan 20 eta 99 langile artean dituzten enpresa industrialetara iristeko proiektu berri bat martxan jarriko dutela zehaztu dute.