Larreaundi auzoaren ingurutik ehunka mila auto pasatzen dira urtean zehar. Bertako etxeetatik hurbil dago autobidea, eta zarata handia da.
Gisa honetako panelak jartzea eskatu dute.
Larreaundi eremuko bizilagunen eskariz, Jose Antonio Santanok Bidegiko zuzendari Alfredo Etxeberriari gutuna bidali dio, eskatuz Larreaundi inguruko A-8 autobidearen zatian zarata ekiditeko panelak jartzea. Idatzia Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura diputatuari, Aintzane Oiarbideri, ere bidali diote.
Auzotarren eta udalaren ustez, panelak jarriko balira, auzoan A-8aren trafikoaren eraginez dagoen soinua gutxituko litzateke, “ehunka mila auto pasatzen dira bertatik urtean zehar, etxeetatik hurbil”. A-8an, trafikorik gehien jasaten duen zatia da Larreaunditik hurbil dagoena. Irungo Zarataren Mapan ere horrela jasota dago: hirian zarata gehien duten eremuen artean dago hori.
Idatziaz gain, planoak eta informazio osagarria helarazi ditu udalak Bidegira eta aldundira.