Abotsanitzeko Juan Oritz zinegotziak adierazi duenez, legez nahitaezkoa den Segurtasun eta Osasun Batzordea "osatu gabe dago".
Hondarribiko Udala.
2017ko otsailaren 23an, Hondarribiko Udalean izandako Udalbatzan, Abotsanitz Udal Taldeak, lan esparruan, Segurtasun eta Osasun Batzordearen inguruko galdera bat luzatu zuen. Alkate eta Udal Idazkariaren aldetik “erantzun zehatzik jaso ez” dutela salatu nahi izan dute lehenik, beste eskaera egiteaz gain.
Abotsanitzeko Juan Oritz zinegotziak adierazi duenez, legez nahitaezkoa den Segurtasun eta Osasun Batzordea “osatu gabe dago”. Udal taldeak “lan eremuan, arriskuen prebentzioak langileen osasuna babestea, mantentzea eta sustatzea helburu” izan behar duela nabarmendu nahi izan du. Horretarako, istripuak jasateko eta epe labur, ertain eta luzean gaixotasunak agertzeko, “arrisku guztiak saihestu” behar direla gogorarazi dute. Hori dela-eta, Administrazio Publikoak eta Hondarribiko Udalak “eredugarri izan behar duela” aipatu dute. Horregatik, Hondarribiko Udalean “lehenbailehen Segurtasun eta Osasun Batzordea osa dadila” eskatu dute. Gainera, Abotsanitzeko zinegotziren bat Batzorde horretako buru jarduteko prest legokeela plazaratu du Udal taldeak.