Igandera bitarte, kalamuaren inguruko hamarnaka postu, kontzertu eta mintzali antolatu dituzte Ficobako Expogrow azokan.
Ehunka lagun gerturatu dira gaur arratsaldean Ficobara.
Gaur, 14:30etan, Expogrow kalamuaren azoka handiak ateak zabaldu ditu. Igandera bitarte, ehunka ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute kalamuaren zale guztiek.
Jendetza elkartu da arratsaldean Ficoban. Datozen hiru egunetan, inguruko eta nazioarteko milaka bisitari jasotzea espero dute antolakuntzatik. Guztira, 180 postu ezberdin ipini dituzte kalamu zaleen eskuetan, produktuak erosi eta bisitarien zalantzak argitzeko. Gainera, kontzertu sorta ikusgarria antolatu dute. Gaur, besteak beste, Ficoba kanpoaldeko zirku karpan, Chambao edo London Afrobeat Collective talde ezagunak oholtza gainera igoko dira.